XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Alegia, zeurea zenuean ezkero, zitekeana zela arren ezjakiñean norbaiti eskeintzea.
- Ederki! Aixa konpondu ere gezur biribilla...
- Ikusten detanez, oso-osokoa.
- Beraz, erosi nai zenduke zeure alderdia?.
- Aal baledi biek. Asmo orrekin etorri nazaitzu...
- Bizitza biek?.
- Ortara konponduak gaude elkarrekin.
Ark ere, nere gisa dirurik ez du-ta, nik egiñera, ta biar-etzi, dezakenean erdira izatekotan geldituak gaude, konpontzen bagera beaiñepein...
- Ederki! Nerea entzun dezu, orain zurea jakin nai dut...
Beraz, zer iruditzen zaitzu egindako eskaera?.
Ainbat balio duela derizkizu?...
- Guretzako bai noski.
Nik uste dut, ez zerala gosez ibilli.
Edonor zelarik ere, ezin zezakean geiagorik egin gugatik.
- Ontara, zuretzat geldituko zaizu.
Baiñan nigana azaltzearekin, eta zure esatekoek gizonki aitatuarekin ordea, kupitua utzi nauzu-ta, ez amarrean, bederatzi millan zuretzako gelditu da.
Zezakeneraiño eskertu zuen ezagutu berri zuanezko emakumea, ta beste arantzarik etzuen bere baitan, egin zuena aurrenengo egunean egin ezaren damua baiño.
Abian, Balentiñak edan-ontzi batzuek urreratu ziotzen, eta ontziekin batean, alegia, tratuak ostro-beltxekoa berea zuela-ta, Mancha-ko ardo argi aparduna ere ñir-ñir zidurilla.
Ñir-ñir ontzian, eta begietan.
Erostunan ontziakin bat-banaka txiketx egiñaz, eta bakoitzak geroaren ona opalduaz abian txurrupatu zuten.
Ardo apartsuaren gisa, une artandik Joxe-Prantxiskoren begiek ere ñirñiraz zeuden.